2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKABARTE
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Hasiera bateko onespenaren erabakia 2024ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, urtarrilaren 15ean, inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da Ezkabarteko Udalaren 2024ko aurrekontu orokor bakarraren eta hura betearazteko oinarrien espedientea jendaurrean egoteko epea; horrenbestez, behin betiko onetsi dira 2024ko aurrekontu orokor bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedaturik dagoena.
DIRU-SARRERAK:
| | ESKUBIDEAK (eurotan) |
1. kapitulua | Zuzeneko zergak | 839.200,00 |
2. kapitulua | Zeharkako zergak | 70.000,00 |
3. kapitulua | Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak | 152.426,00 |
4. kapitulua | Transferentzia arruntak | 513.274,00 |
5. kapitulua | Ondareko diru-sarrerak | 1.500,00 |
6. kapitulua | Inbertsio errealak besterentzea | 0,00 |
7. kapitulua | Kapital-transferentziak | 150.000,00 |
9. kapitulua | Finantza-pasiboak | 60.000,00 |
Diru-sarreren aurreikuspena, guztira | 1.786.400,00 |
GASTUAK:
| | BETEBEHARRAK (eurotan) |
1. kapitulua | Langileria-gastuak | 562.450,00 |
2. kapitulua | Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak | 503.650,00 |
3. kapitulua | Finantza-gastuak | 15.250,00 |
4. kapitulua | Transferentzia arruntak | 387.550,00 |
5. kapitulua | Beste ustekabe batzuk | 0,00 |
6. kapitulua | Inbertsio errealak | 245.000,00 |
7. kapitulua | Kapital-transferentziak | 0,00 |
9. kapitulua | Finantza-pasiboak | 72.500,00 |
Gastuen aurreikuspena, guztira | 1.786.400,00 |
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Ezkabarten, 2024ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.
Iragarkiaren kodea: L2405611