81. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Cortesko Udalak, 2024ko apirilaren 9an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Espedientea ikusgai dago Cortesko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honetan:

https://cortes.sedelectronica.es/transparency/90b12b80-0303-4728-bb99-c041b43ef388 /

Hamabost egun balioduneko epean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak eta alegazioak aurkez ditzaten.

Cortesen, 2024ko apirilaren 10ean.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2405774