81. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

2024ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Beriaingo Udalak, 2024ko martxoaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024. urterako aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak, plantilla organikoa eta txosten osagarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Beriainen, 2024ko martxoaren 8an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2405655