80. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 20a - BEREZIA

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

TAFALLAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Tafallako Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen eraketa

Nuria González García andreak, Tafallako Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkariak,

Jakinarazten du: 12:30ean, Tafallako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea eratzeko, honako hauek bertaratu direla:

–María Laguna Muro andrea, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko magistratu titularra.

–Marta Sarda Casi andrea, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epailea eta

–Isabel María Valencia Valencia andrea, San Martin Unxeko bake epailea.

Batzordeko kide guztiek adierazi dute ez dutela hauteskundeetan parte hartzeko asmorik. Hortaz, eta batzordea eratu ondoren, kideak hautatu dira:

Lehendakaria: María Laguna Muro andrea, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratu titularra.

Batzordekide judizialak: Marta Sardá Casi andrea, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epailea, eta Isabel María Valencia Valencia andrea, San Martin Unxeko bake epailea.

Idazkaria: Nuria González García andrea, Tafallako Epaitegi Dekanoko Justizia Administrazioaren letradua.

Beraz, batzordeak erabaki du hori bera osatzen duten kideen zerrenda argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 14.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Gero, bilera amaitutzat jo da eta bertaratutakoek horrekin ados daudela sinatu dute.

Tafallan, 2024ko apirilaren 18an.–Tafallako Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkaria, Nuria González García.

Iragarkiaren kodea: J2406393