80. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 20a - BEREZIA

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

IRUÑEKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Iruñeko Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen eraketa

Vicente Ager lciz jaunak, Iruñeko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkariak, betetzeko Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 14. artikuluan xedaturikoa,

Jakinarazten du: 2024ko apirilaren 19an, Iruñeko Eskualdeko Hauteskunde Batzordea eratu dela, aipatu lege organikoaren zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz. Kide hauek osatzen dute:

Lehendakaria: Sandra Vázquez Calatayud andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko epaile magistratua.

Bokal judizialak: María Luisa Corbacho Simón andrea, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratua eta María Paz Benito Osés andrea, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratua.

Idazkaria: Vicente Ager Iciz jauna, Epaitegi Dekanoko Justizia Administrazioaren letradua.

Iruñean, 2024ko apirilaren 19an.–Idazkaria, Vicente Ager Iciz.

Iragarkiaren kodea: J2406387