80. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 20a - BEREZIA

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen eraketa

Datan adierazitako egunean, 11:00etan, Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 14.1 eta 14.3 artikuluetan ezarritakoarekin bat, Europako Parlamentuko hauteskundeetarako deia egin denez 2024ko apirilaren 16an (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2024ko apirilaren 16koa), Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea eratu da, bokal judizial hauek dituela:

Adrián Cámara del Río jauna, Lizarrako epaile dekanoa.

Irene Ferray Merino andrea, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epailea.

Virginia Fernández Carrasco andrea, Antzineko bake epailea.

Ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 11.2 artikuluak xedatzen duenez, honako hau izendatu dute lehendakari: Adrián Cámara del Río jauna, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. epaitegiko epailea (Epaitegi Dekanoa).

Idazkaria: Esther M.ª Bescós Elizalde andrea, Lizarrako Justizia Administrazioaren letradua (Epaitegi Dekanoa).

Eta ekitaldia bukatutzat emanik, honako akta hau egiten dut, nirekin batera aipatutako guztiek sinatu dutena. Fede ematen dut.

Lizarran, 2024ko apirilaren 19an.–Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkaria, Esther M.ª Bescós Elizalde.

Iragarkiaren kodea: J2406416