80. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 20a - BEREZIA

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

NAFARROAKO HAUTESKUNDE BATZORDE PROBINTZIALA

Nafarroako Hauteskunde Batzorde Probintzialaren eraketa

Rafael Miguel Zapata Vázquez de Prada jaunak, Nafarroako Hauteskunde Batzorde Probintzialeko idazkariak,

Jakinarazten du: 2024ko apirilaren 17an eratu dela Nafarroako Hauteskunde Batzorde Probintziala, Iruñeko Justizia Jauregiaren egoitzan (Elio Epailearen plaza z.g., 5. solairua). Eta kide hauek dituela:

Lehendakaria: Ildefonso Prieto García Nieto jauna, Nafarroako Probintzia Auzitegiko magistratua.

Bokal judizialak: Aurora Ruiz Ferreiro andrea eta Aurelio Vila Dupla jauna, Nafarroako Probintzia Auzitegiko magistratuak.

Idazkaria: Rafael Zapata Vázquez de Prada jauna, Nafarroako Probintzia Auzitegiko 2. Ataleko Justizia Administrazioaren letradua eta Nafarroako Hauteskunde Batzorde Probintzialeko idazkaria.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako ediktu hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2024ko apirilaren 17an.–Hauteskunde Batzorde Probintzialeko idazkaria, Rafael Miguel Zapata Vázquez De Prada.

Iragarkiaren kodea: J2406285