8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aditzera ematen da Urraulbeitiko Udalak 2023ko abenduaren 20an hasiera batez onetsi zuela Urraulbeitiko Udalaren 2024ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak. Erabaki hori jendaurrean jarri da udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat hartuko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Urraulbeitin, 2023ko abenduaren 28an.–Alkatea, M.ª José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2318604