8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULGOITI

2024ko ordenantza fiskalak

Urraulgoitiko Udalak, 2023ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, onetsi zuen ordenantza fiskaletan aldaketarik ez egitea 2024ko ekitaldirako.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Urraulgoitin, 2023ko abenduaren 19an.–Alkatea, M.ª Rosario Larrea Leoz.

Iragarkiaren kodea: L2318361