8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2024rako

Untzueko Udalak, alkate udalburuaren abenduaren 29an emandako 2023-81 Ebazpenaren bidez, onetsi zituen 2024ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen zer ezartzen duen ebazpenaren xedapen zatiak:

Lehena.–2024ko lan-egutegia.

2024ko lan-egutegia onestea Untzueko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a.

–Urtarrilaren 6a.

–Martxoaren 28a.

–Martxoaren 29a.

–Apirilaren 1a.

–Maiatzaren 1a.

–Uztailaren 25a.

–Uztailaren 26a.

–Abuztuaren 15a.

–Abuztuaren 16a.

–Irailaren 13a.

–Urriaren 12a.

–Azaroaren 1a.

–Abenduaren 2a.

–Abenduaren 3a.

–Abenduaren 6a.

–Abenduaren 25a.

Bigarrena.–2024ko egun baliogabeak.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2024an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.

Untzueko Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astearte eta ostegunetan.

Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.

Untzueko Udaleko administrazioko langileen lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 654,95 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 181,02 minutukoa izanen da.

Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.

2024rako onetsitako lan-egutegian, soberan daude 3 egun, 2 ordu eta 49 minutu, eta udal langileek nahierara hartuko dituzte horiek.

Bosgarrena.–Ebazpen hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Untzueko Udalaren iragarki-taulan.

Seigarrena.–Ebazpen hau eta lan egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Untzuen, 2023ko abenduaren 29an.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2400021