8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Eskumenak eskuordetzea zinegotzi ordezkariei eta alorreko zuzendariei

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako erabaki hau hartu zuen 2023ko abenduaren 28an

DAL 28-DIC-23 (10/AL).

Bat etorrita Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 124. artikuluan, eta 2023ko ekainaren 29ko Alkatetzako Dekretuaren bidez onetsi eta 2023ko uztailaren 3ko Alkatetzako Dekretuaren bidez aldatutako Udal-antolaketari buruzko dekretuetan ezarritakoarekin, honako hau xedatu dut:

Lehena.–Zinegotzi ordezkariei eta alorretako zuzendariei eskuordetzea 03-JUL-23 (1/AL) Alkatetzako Dekretuaren lehen apartatuko bigarren eta hirugarren puntuetan zerrendatzen diren eskumenak. Eskumen horiek indarrean dagoen Udal Antolamenduaren Dekretuak esleitzen dizkien gaietarako erabiliko dira, antolamendu hori aldatzen ez den bitartean.

Bigarrena.–Dekretu hau onetsi eta biharamunean sartuko da indarrean.

Hirugarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, bai eta Osoko Bilkuran horren berri ematea ere.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 5ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2400331