2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Eskumenak eskuordetzea alkateari, zinegotzi ordezkariei eta alorreko zuzendariei
Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2023ko abenduaren 29an:
JOB 29-DIC-23 (4/AL).
Bat etorrita Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 127. artikuluan eta 2023ko ekainaren 29ko DAL Alkatetzako Dekretuaren bidez onetsi eta 2023ko uztailaren 3ko DAL Alkatetzako Dekretuaren bidez aldatutako Udal-antolaketari buruzko dekretuetan ezarritakoarekin, honako hau erabakitzen da:
Alkateari, zinegotzi ordezkariei eta arloko zuzendariei eskuordetzea JOB 03-JUL-23 (4/AL) Erabakiaren lehenengo eta bigarren ataletan zerrendatzen diren eskumenak. Eskumen horiek indarrean dagoen Udal Antolamenduaren Dekretuak esleitzen dizkien gaietarako erabiliko dira, antolamendu hori aldatzen ez den bitartean.
Bigarrena.–Erabaki honek onesten den egunean hartuko du indarra.
Hirugarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, bai eta Osoko Bilkuran horren berri ematea ere.
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2400256