8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Xehetasun-azterketa, UA-1.4-A jarduketa unitateko 2A lurzatian. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2023ko abenduaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Alfonso Ventura Amatriainek aurkeztutako xehetasun-azterketa, Otsagabiko UA-1.4-A jarduketa unitateko 2A lurzatian hirigintza-determinazioak egiteko, ondoren familia bakarreko etxe bat eraiki ahal izateko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan 72. artikuluari dagokionez xedatua betetzeko.

Otsagabian, 2024ko urtarrilaren 2an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2400049