8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Ordenantza, Erantzukizunpeko adierazpena eta aurretiazko komunikazioa arautzen dituena jarduera sailkatuetarako, obretarako eta era guztietako jarduerak abiarazteko. Hasierako onespena

Noaingo Udalak, 2023ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal ordenantza, prozedura arautzen duena erantzukizunpeko adierazpena eta aurretiazko komunikazioa egiteko, jarduera sailkatuetarako, obretarako eta era guztietako jarduerak abiarazteko.

Jendaurreko informazioaren tramitea izanen da 30 egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, bizilagunek eta interes legitimodunek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, alegazioak edo kexak aurkez ditzaten, bat etorriz Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Ez bada aurkezten erreklamazio, alegazio edo kexarik, erabakia behin betiko onetsita egonen da eta onetsitako ordenantza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, indarra har dezan.

Noain Elortzibarren, 2023ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2318155