8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Eremu publikoan terrazak eta ostalaritzari loturiko bestelako elementuak paratzea arautzen duen 39 zenbakiko udal ordenantzan. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2023ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batez onestea Eremu publikoan terrazak eta ostalaritzari loturiko bestelako elementuak paratzea arautzen duen 30 zenbakiko udal ordenantzaren 5.3 eta 7.3 artikuluak aldatzea.

Beraz, interesdun guztiei jakinarazten zaie, egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten, iragarki hau argitaratu eta 30 eguneko epean.

Kontsultarako dokumentazioa Noain Elortzibarko Udalaren bulegoetan egonen da eskatzen dutenen eskura.

Noain Elortzibarren, 2023ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2318154