2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MUEZKO KONTZEJUA
Udal ordenantza, landabide publikoen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena
Muezko Kontzejuak, 2020ko abuztuaren 5ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Landa bideen erabilera arautzen duen udal ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Muetzen, 2023ko azaroaren 29an.–Alkatea, María carmen Vidaurre Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2317961