2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MORENTIN
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Morentingo Udalak, 2023ko abenduaren 7an egin osoko bilkuran eta legez eskatzen den gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, baita aurrekontua jendaurrean edukitzea ere, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunek egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte.
Espedientea interesdunen eskura dago, Udalaren Idazkaritzan.
Morentinen, 2023ko abendauren 22an.–Alkatea, Elisa Remirez Peñas.
Iragarkiaren kodea: L2318463