2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
2024ko urtarrilaren 4an, María Isabel Azpiroz Cilbeti alkate udalburuak jarraian osorik ematen den ebazpena eman zuen.
Bat etorriz 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluarekin eta harekin bat heldu direnekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua), eta udal-mugartetik kanpora izanen naizenez,
EBAZTEN DUT:
1. Alkateorde María Idoya Asiáin Abínzanoren esku uztea Alkatetza honi dagozkion eskumenak 2024ko urtarrilaren 15etik urtarrilaren 31ra arte, biak barne.
2. Honen berri ematea Udalbatzari hurrengo osoko bilkuran eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Elon, 2024ko urtarrilaren 4an.–Alkate udalburua, María Isabel Azpiroz Cilbeti.
Iragarkiaren kodea: L2400292