8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Luzaideko Udalak, 2023ko abenduaren 16an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2023ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz xedatzen denarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen (urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatua) 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan.

Jendaurreko epea iraganik erreklamaziorik aurkeztu ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Luzaiden, 2023ko abenduaren 19an.–Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2318421