8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Andra Mari Zahar Etxeko prezio publikoen aldaketa, 2024rako. Hasierako onespena

Lesakako Andra Mari Zahar Etxeko Juntak, 2023ko abenduaren 20an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko ekitaldian zahar etxean indarrean izanen diren prezio publikoen aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat heldu diren gainerako legeetan xedatuari jarraikiz, espedientea udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Lesakan, 2023ko abenduaren 22an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2318391