2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Leozko Udalak, 2023ko abenduaren 22an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren plantilla organikoa 2024rako.
Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udaleko Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko ediktuen taulan iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iratxetan (Leotz), 2023ko abenduaren 26an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2318417