8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2023ko abenduaren 22an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura urte berean betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hasiera batez onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira udal Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udaleko ediktuen taulan eta egoitza elektronikoan iragarkia agertu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iratxetan (Leotz), 2023ko abenduaren 26an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2318416