8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Leatxeko Udalak, 2023ko azaroaren 2an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa, eta erabakia argitaratu zen 2023ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 27an.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2024ko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Leatxen, 2023ko azaroaren 28an.–Alkatea, José Javier Iribarren Pérez.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak:

1.–Lanpostuaren izena: Oibarko eta Leatxeko Udalen Batasuneko idazkaria. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %9,88. Egoera: hutsik.

Langileen izenen zerrenda:

1.–Lanpostuaren izena: Oibarko eta Leatxeko Udalen Batasuneko behin-behineko idazkaria. Izena: Susana Jiménez Maestre. Zerbitzu aitortuen antzinatasun data: 2008-06-25. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %9,88. Sarbidea: behin-behineko idazkari gisa gaitua, egonkortze prozesua amaitu arte (Alkatetzaren abuztuaren 3ko 18/2023 Ebazpena). Egoera: jardunean.

Iragarkiaren kodea: L2318572