2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
XABIER
Ordenantza fiskala, udal igerilekuetako eta udal pilotalekuko kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena. Hasierako onespena
Villatuertako Udalak, 2023ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ordenantza, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Xabierren, 2023ko abenduaren 28an.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.
Iragarkiaren kodea: L2318573