2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
XABIER
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Xabierko Udalak, 2023ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 201. eta 202. artikuluetan xedatuari jarraikiz.
Xabierren, 2023ko abenduaren 26an.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.
Iragarkiaren kodea: L2318418