8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Ordenantza fiskala, arautzen dituena lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren hobariak eta Ordenantza fiskala, arautzen dituena Trakzio mekanikoko ibilgailuen zergaren hobariak. Hasierako onespena

Itzako Udalak, 2023ko azaroaren 23an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea honako ordenantza hauek:

Ordenantza fiskala, arautzen dituena lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren hobariak.

Ordenantza fiskala, arautzen dituena Trakzio mekanikoko ibilgailuen zergaren hobariak.

Onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epe horretan edozeinek aztertzen ahalko ditu Udalaren bulegoetan, eta aurkezten ahalko ditu egoki iritzitako alegazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da entitate honen egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.municipiodeiza.es/default.aspx).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantzak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Itzan, 2023ko azaroaren 24an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2316777