8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

2024rako zerga-tasak. Hasierako onespena

Girgillaoko Udalak, 2023ko abenduaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zituen 2024tik aurrera indarrean izanen diren tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu aurkeztu erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua.

Etxarren Girgillaon, 2023ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Gonzalo Parreño Oroz.

Iragarkiaren kodea: L2318398