8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

Ehiza-barruti publikoa eratzeko proiektua

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Ezporogiko udal bulegoetan ehiza-barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako ehiza-barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartzekoak diren mugarteak: Ezporogi (8. poligonoa), Ageza eta Moriones.

Ezporogin, 2023ko abenduaren 27an.–Alkatea, Miriam Galar Apesteguia.

Iragarkiaren kodea: L2318431