2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZPOROGI
2024ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Ezporogiko Udalak, 2023ko abenduaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024. urterako zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, tasa eta prezio publikoak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2024ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ezporogin, 2023ko abenduaren 20an.–Alkatea, Miriam Galar Apesteguia.
Iragarkiaren kodea: L2318374