8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKURRA

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Melidako Udalak, 2023ko abenduaren 29ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Melidako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan, 26. eta 31. artikuluei dagokienez.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, argitara eman ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki-erakundearen iragarki-taulan, herritarrek eta interes legitimodunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezteko; hori dena jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ezkurran, 2024ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Miren Jaione Zabalo Juantorena.

Iragarkiaren kodea: L2400050