2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELGORRIAGA
2024rako karga-tasak, indizeak eta koefizienteak. Behin betiko onespena
Elgorriagako Udalak, 2023eko urriaren 27an egin osoko ohiko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2024tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize eta koefizienteak (Iragarkia 2023ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 7an).
Nafarroako Toki administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru lege hori maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez aldatu zen), eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu xedapen orokorra behin betiko onetsi eta osorik argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Lehenbizikoa.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, honako karga-tasak, indizeak eta koefizienteak onetsi dira 2024rako:
–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,15.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %10.
Gehikuntzaren sortzealdi guztietarako karga-tasa bakarra ezartzen da, %10ekoa, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan zehaztutako koefizienteak aplikatuko dira. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 58.2 artikuluan xedatuari jarraikiz koefizienteak aldatzen badira, 2024eko ekitaldirako foru legean ezarritakoak aplikatuko dira.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %3ko igoera ekartzeko adinako errekargua aplikatuko zaie tarifa ofizialei. Aplikatzeko indizea: 1,03.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5.
Bigarrena.–Erabaki hau 2024ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.
Hirugarrena.–Erabaki honen aurka, honako errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke: a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Elgorriagan, 2023ko abenduaren 26an.–Alkatea, Eva Martin Ibarra.
Iragarkiaren kodea: L2318388