8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Indargabetzea Desgaitasuna dutenei ibilgailuak aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

Oltza zendeako Udalak, 2023ko irailaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Desgaitasuna dutenei ibilgailuak aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Ordenantza hori 2015eko 256. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 28an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua), eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko indargabetzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, eta ohartarazten ezen erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oltza zendean, 2023ko azaroaren 24an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2316890