8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

63E/2023 FORU AGINDUA, abenduaren 28koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Leitzako Udal Planaren aldaketa bat, herriko 1. poligonoko 494. lurzatian, Leitzako Udalak sustatuta.

Leitzako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da Leitzako udal mugarteko 1. poligonoko 494. lurzatiaren zati batean lurzoruaren kategoria aldatzea, baso-lurzoru urbanizaezina izatetik pasa dadin izatera gorde beharreko lurzoru urbanizaezina, natura aldetik ustiatzeko balioa duena, mendiko larreak (SNUPrsEN:PM).

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 28ko 1114E/2022 Ebazpenaren bidez, ingurumen txosten estrategikoa egin zen Leitzako Udal Planean, 1. poligonoko 494. lurzatian, aldaketa bat egiteari buruz, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketaren sustatzailea Leitzako Udala da.

Ebazpen hori 2022ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 24koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Leitzako Udal Planaren aldaketa bat, herriko 1. poligonoko 494. lurzatian, Leitzako Udalak sustatuta.

2. Foru agindu hau Ingurumen Eraginaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Leitzako Udalari jakinaraztea, espedientearen sustatzailea baita, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko abenduaren 28an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2400106