8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

23-01963 gora jotzeko errekurtsoa, isilbidez ezetsi baita dotazio materialaren eskaera bat

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia baten bidez, udal honi jakinarazi zaio Juan Zalduendo Roldanek 23-01963 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela, Burlatako Udalak isilbidez ezetsi baitu 2023ko maiatzaren 5eko idatzian jasotako eskaera dotazio materiala eskuratzeko (gerrialderako errefortzua eta hankatarako taktikoa).

Ediktu bidez ematen da argitara, babes harturik 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamenduaren II. kapitulua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Toki Administrazioari buruzkoa; 279/1990 Foru Dekretuaren bidez arautu zen foru lege hori garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzearen arloan garatu ere); ez da egin banakako berariazko jakinarazpenik, pertsona kopuru zehaztugabe bat xede duen administrazio-egintza izateagatik, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama karrika 10; sarrera, Ezkirotz karrikatik), aipatutako espediente administratiboan.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2023ko abenduaren 18an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2317792