8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdi publikoa, 2024. urtean dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko. Deialdi honen bidez, taxi-bonua erabiltzeko gizarte laguntzak emanen dira, mugitzeko desgaitasun larria dutenek beraiei egokitutako beste garraiobide bat izan dezaten. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 733233.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/733233).

Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko abenduaren 14an egin bilkuran, onetsi zuen 2024. urterako deialdi publikoa, taxi-bonua erabiltzeko gizarte laguntzetarako dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko, mugitzeko desgaitasun handia dutenek berei egokitutako garraiobide alternatiboa izan dezaten.

–Onuradunak eta helburua:

Deialdi honen xedea da prozedura juridikoa arautzea, dirulaguntzak/gizarte laguntzak emateko norgehiagokako araubidean, mugitzeko desgaitasun larria dutenek berei egokitutako garraiobidea izan dezaten, garraio publiko kolektiboa erabiltzerik ez badute.

Laguntza hauen xedea da Burlatako bizilagunei, mugitzeko arazoak dituztenei, joan-etorriak egiten laguntzea taxiaren zerbitzu publikoa erabiliz. Joan-etorriak eskualdeko garraio publikoaren hiri arteko eremuaren barrenean eginen dira, eta sartuko dira, orobat, eremu horretatik kanpo dauden gizarte eta osasun bidaiak eta gizarte eta hezkuntza zentro eta zerbitzuetarako bidaiak, baldin eta horiek gehienez ere Burlatatik 15 kilometrora badaude.

–Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa:

Deialdiko gehieneko kopurua, guztira: 9.500,00 euro, taxi-bonurako laguntzen 23181 4800003 aurrekontu-partidaren kargura. Zenbateko hori baldintzaturik dago, dagokion aurrekontuan onetsi beharko baita.

–Laguntzen zenbatekoa:

Eskabide guztiak baloratu ondotik, eta kontuan hartuz dirulaguntza honetarako dagoen partidaren zenbatekoa eta onuradunen kopurua, diruz laguntzen ahal den hilabeteko gehieneko zenbatekoa kalkulatuko da. Onuradun guztiei zenbateko bera emanen zaie.

Diruz lagunduko da justifikatutako hilabeteko kostuaren %75. Justifikatutako zenbatekoa handiagoa bada hilabeterako ezarri den gehienekoa baino, hilabeterako ezarri den gehienekoaren %75erako dirulaguntza emanen da soilik; gainerako %25 onuradunen kargura izanen da.

–Eskabideak aurkezteko epea:

20 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Burlatan, 2023ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2317750