8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdi publikoa, 2024rako dirulaguntzak emateko norgehiagokako araubidean, podologia zerbitzuetarako prestazio ekonomikoak emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 733225.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/733225).

Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko abenduaren 14an egin bilkuran, 2024. urterako dirulaguntzen deialdi publikoa onetsi zuen, podologia zerbitzurako prestazio ekonomikoak emateko, norgehiagokako araubidean.

–Onuradunak eta helburua:

Deialdi honen xedea da prozedura juridikoa arautzea gizarte zerbitzuen arloko aldi baterako dirulaguntzak/laguntzak norgehiagokako araubidean emateko Burlatako bizilagun erroldatuei, podologia zerbitzua erabiltzeagatik. Podologia zerbitzua emateko enpresa adjudikazio-hartzaileak entitate laguntzaile moduan jardunen du.

Podologia zerbitzurako laguntza ekonomikoaren prestazioa jasotzeko aukera biztanleriaren halako sektore bati ematen zaio; ez da, beraz, biztanle guztiendako, baizik eta beren adinaren kariaz zerbitzu horien beharrean daudenendako, baldin eta haien diru-sarrera mailak ezarritako baremoarekin bat egiten badu.

–Oinarri arautzaileak:

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (goian adierazitako identifikazio kodea) eta Udalaren webgunean (https://www.burlada.es/eu/).

–Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa:

Deialdiko gehieneko kopurua 12.000,00 eurokoa da, podologiarako laguntzen 23181 4800004 aurrekontuko partidaren kargura. Zenbateko hori baldintzaturik dago, dagokion aurrekontuan onetsi beharko baita.

Diruz lagunduko da, gehienez, zerbitzuaren kostuaren %85, erreferentziatako harturik podologia zerbitzuak ezarritako prezioa.

Inork ezin izanen du hilabetean zerbitzu bat baino gehiago hartu. Onuradun bakoitzak gehienez ere 6 aldiz erabili ahalko du podologia zerbitzua kontzesioaren urtean, urteko lehen egunetik hasita.

–Eskabideak aurkezteko epea:

20 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Burlatan, 2023ko azaroaren 2an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2317749