8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Legasako UAL-2B exekuzio unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak. Behin betiko onespena

Bertizaranako Udalak, 2023ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Lehena.–Behin betiko onestea Legasako UAL-2B exekuzio unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak, Txaruta 2005 SLk sustatuak. Estatutuak behin betiko onartzeak berarekin dakar jabe guztiak automatikoki konpentsazio sisteman sartzea, eta aurrerantzean Batzordearen eta Administrazio jardulearen erabakiekin lotuko dira.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki hau sustatzaileari eta banan-banan jakinaraztea ukitutako jabe guztiei, eta gehienez ere hiru hilabeteko epea ematea Konpentsazio Batzordea eratzeko eskritura publikoaren bidez. Eratzen denetik, Konpentsazio Batzordeak nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna hartuko ditu.

Laugarrena.–Alkatea, Andres Echenique Iriarte jauna, edo legez ordezkatzen duena, Bertizaranako Udalaren ordezkari izendatzea Konpentsazio Batzordearen Batzar Orokorrean.

Argitara ematen da, aipatu legezko preskripzioak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Bertizaranako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Bertizaranan, 2023ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Andres Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2400018