2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
2024ko lan egutegia
Honen bidez aditzera ematen da, orok jakin dezan, Berriozarko Udaleko Gobernu Batzordeak honako erabaki hau hartu zuela 2023ko abenduaren 27an:
Abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lanaldiaren urteko lanordu kopurua ezartzen duenak, ezarritakoarekin bat eta ikusirik ekainaren 5eko 250/2023 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena (2023ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 23koa), Gobernu Batzarrak honako hau erabaki du aho batez:
ERABAKITZEN DU:
Lehena.–Honako hauek izanen dira Berriozarko Udalean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2024. urteko jaiegunak:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
–Abenduaren 26a: Herriko jaieguna.
Orobat baliogabeak izanen dira, 2023. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak.
Bigarrena.-Bat etorriz lan-baldintzei buruzko hitzarmenean/akordioan ezarritakoarekin, jaiegunak izanen dira Berriozarko festen hasierako eguna, abuztuaren 28a, 14:00etatik aurrera, eta hurrengoa, abuztuaren 29a.
Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1592 da, indarreko legediarekin bat, salbu eta beren ezaugarriengatik eta legearen arabera beste bat duten lanpostuetan. Ordutegi malgua egonen da, indarrean dauden Funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen lan-baldintzei buruzko Akordioaren VII. eranskinean eta Berriozarko Udaleko lan-kontratudunen lan baldintzei buruzko 2014-2015 urteetako Hitzarmenean araututakoa.
Laugarrena.–Berriozarko Udaleko bulegoetan, eguneko lanaldia neguan astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, 7 ordu eta 30 minutukoa. Udan (ekainaren 11tik irailaren 22ra, biak barne), 6 ordu eta 30 minutukoa izanen da lanaldia. Alkatetzaren erabaki bidez finkatuko da jendearentzako ordutegia aldi horretarako.
Bosgarrena.–Abuztuaren 29an eta 30ean eta abenduaren 24an eta 31n bulegoak itxita egonen dira, modu horretan urteko lanorduen kopurura egokitzeko".
Berriozarren, 2023ko abenduaren 28an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2318595