8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Metal de Navarra SA enpresarekin egindako planeamenduko hirigintza-hitzarmena. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2023ko azaroaren 7an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Metales de Navarra SArekin egindako planeamenduko hirigintza-hitzarmena.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 24,2. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Berriobeitin, 2023ko azaroaren 27an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2316887