8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, Artikako Etxebakar sektoreko hirigintza-araudiaren zenbait artikulutan. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2023ko azaroaren 7an egin ohiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa puntual bat Artikako Etxebakar sektoreko determinazio xehatuetan, hirigintza-araudiaren zenbait artikuluri dagokienez, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.4 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Horrenbestez, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da Udaleko Idazkaritzako bulegoetan, jendea hartzeko ordutegian (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara), egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Berriobeitin, 2023ko azaroaren 27an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2316879