8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 136. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren azaroaren 22ko 387/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, lerrokadura berriak definitzeko Beriaingo Udal Planeko hiri-lurzoruko CRU unitate finkatuan, 5. poligonoko 136. katastro-lurzatian, Beriaingo San Francisco Javier kaleko 2ko jabekideek sustatua. Helburua da atari horretan igogailua paratzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena, jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Beriainen, 2023ko azaroaren 23an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2316706