8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Luis Morondo Musika Eskolako prezio publikoak 2024-2025 ikasturterako. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2023ko abenduaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Luis Morondo Musika Eskolako prezio publikoak 2024-2025 ikasturterako.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egunean gutxienez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udalaren iragarki-taulan paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da hura behin betikoa bilakatuko dela baldin jendaurrean egon bitartean inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu. Nolanahi ere, aipatu aldaketen testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Barañainen, 2023ko abenduaren 28an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2318574