2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
2024rako karga-tasak
Aiegiko Udalak, 2023ko urriaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, aurretik iragarkia argitaraturik 2023ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7an, eta toki erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko aldia iragan denez inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Argitara ematen da 2024ko ekitaldirako tasa, prezio publiko eta zerga-tasen behin betiko onespena.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
1.–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: katastro-balioaren %0,1875.
2.–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: katastro-balioaren %0,1875
3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4,5.
4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):
–Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
–Balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15.
5.–Ardantzeko kirol instalazioetako tarifak eta tasak.
Ardantzeko kirol-instalazioetarako hileko tarifak honako hauek izanen dira:
–Helduak: 34,50 euro.
–Gazteak: 23 euro.
–Haurrak: 17 euro.
6.–Ludotekako urteko tasak.
LUDOTEKAKO TASAK UDAN |
| 5 egun astean | Ordutegia | Orduko prezioa |
Seme edo alaba 1 | 60,00 euro | 9:00etatik 14:00etara | 2,40 euro |
2 seme-alaba | 108,00 euro | 9:00etatik 14:00etara | 4,32 euro |
3 seme-alaba | 135,00 euro | 9:00etatik 14:00etara | 5,40 euro |
LUDOTEKAKO TASAK NEGUAN |
| Hiruhilekoa | Ordutegia | Orduko prezioa |
Seme edo alaba 1 | 90,00 euro | 17:00etatik 19:30era | 1,56 euro |
2 seme-alaba | 120,00 euro | 17:00etatik 19:30era | 2,09 euro |
3 seme-alaba | 150,00 euro | 17:00etatik 19:30era | 2,61 euro |
LUDOTEKAREN TASAK ASTE SANTUAN |
| 4 egun (astebete) | Ordutegia | Orduko prezioa |
Seme edo alaba 1 | 50,00 euro | 9:00etatik 14:00etara | 2,50 euro |
2 seme-alaba | 90,00 euro | 9:00etatik 14:00etara | 4,50 euro |
3 seme-alaba | 130,00 euro | 9:00etatik 14:00etara | 6,50 euro |
LUDOTEKAKO TASAK GABONETAN |
| 8 egun (bi aste) | Ordutegia | Orduko prezioa |
Seme edo alaba 1 | 100,00 euro | 9:00etatik 14:00etara | 2,50 euro |
2 seme-alaba | 150,00 euro | 9:00etatik 14:00etara | 3,75 euro |
3 seme-alaba | 180,00 euro | 9:00etatik 14:00etara | 4,50 euro |
7.–Etxez etxeko janari zerbitzuaren tasak:
–65 urtetik gorako pertsonak, %100eko edo beheragoko OAEAPa badute: 5 euro.
–65 urtetik gorako pertsonak, %135eko edo gehiagoko OAEAPa badute: 7 euro.
–65 urtetik gorako pertsonak, %195eko edo gehiagoko OAEAPa badute: 8,80 euro.
8.–Autokarabanak aparkatzeko sarreraren tasa: 6 euro.
9.–Azterketa eskubideetarako eta espedientea formalizatzeko tasa: 8 euro.
10.–Erabaki honetan aipatu gabeko karga-tasak izanen dira 2023an aplikatutako berak.
11.–Erabaki hau indarrean jarriko da 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta hasiko dira aplikatzen 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.
12.–Erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, honako hau jakinarazi eta hilabeteko epean.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera; aldez aurretik, kasua bada, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean.
Aiegin, 2023ko abenduaren 26an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2318401