2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAZU
Aldaketa, Udalaren bazkalekuko larreen adjudikazioa eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Artazuko Udalak, 2023ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Artazuko Udalaren bazkalekuko larreen esleipena eta aprobetxamendua arautzen dituen udal ordenantzan.
Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, argitara eman ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki-erakundearen iragarki-taulan, herritarrek eta interes legitimodunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezteko; hori dena jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Artazun, 2023ko abenduaren 20an.–Alkatea, M.ª Rosario Echechipía Senosiáin.
Iragarkiaren kodea: L2318427