8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

2024rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2023ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea Udalaren Idazkaritzan aztertu, eta egoki iritzitako erreklamazio, kexa eta oharrak aurkezteko; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (11/2004 Legearen bidez aldatua).

Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikotzat hartuko dira aurreikusitako diru-sarrerak, eta haien testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arguedasen, 2023ko abenduaren 22an.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2318367