2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
Lehen eta bigarren alkateordeen izendapenak
Arantzako Udaleko alkateak, 2023ko abenduaren 27an ondoan eta osoki idatzirik dagoen 172/2023 Ebazpena onetsi du:
"Ikusirik alkateek alkateordeak izendatzeari buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21.2. eta 23 artikuluetan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46., 47. eta 48. artikuluetan xedaturikoa.
EBATZI DUT:
1) Leire Mitxelena Gamio eta Igor Ugalde Salazar, hurrenez hurren, lehen eta bigarren alkateorde izendatzea.
2) Izendapen hau Ebazpen hau egiten den egunetik indarrean sartzea.
3) Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
4) Ebazpen honen berri ematea Arantzako Udaleko osoko bilkurari eginen den hurrengo osoko bilkuran.
5) Ebazpen hau Leire Mitxelena Gamio eta Igor Ugalde Salazar zinegotziei jakinaraztea, beraien ezaguera eta ondorioetarako."
Arantzan, 2023ko abenduaren 27an.–Alkatea, Saturnino Larralde Ibarrola.
Iragarkiaren kodea: L2318565