8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Alkatearen eskuordetzea ezkontza zibilak egiteko

Arantzako Udaleko alkateak, 2023ko abenduaren 27an ondoan eta osoki idatzirik dagoen 171/2023 Ebazpena onetsi du:

"Ikusirik alkateek ezkontza zibilak baimentzeari buruzko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendari Nagusiaren 1995eko urtarrilaren 26ko Instrukzioa eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluetan xedaturikoa.

EBATZI DUT:

1) Arantzako herriko etxean ezkontza zibilak egiteko ahalmena udaleko zinegotzi guztiei eskuordetzea.

2) Eskuordetzea Ebazpen hau egiten den egunetik indarrean sartzea.

3) Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4) Ebazpen honen berri ematea Arantzako Udaleko osoko bilkurari eginen den hurrengo osoko bilkuran".

Arantzan, 2023ko abenduaren 27an.–Alkatea, Saturnino Larralde Ibarrola.

Iragarkiaren kodea: L2318564