2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AÑORBE
Hirigintza-hitzarmena, 8. poligonoko 290. lurzatian. Hasierako onespena
Añorbeko Udaleko alkateak, 2023ko azaroaren 27ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du kudeaketarako hirigintza-hitzarmen bat, 8. poligonoko 290. lurzatian nahitaez laga beharreko hirigintza-aprobetxamendua dirutan emateko.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hura aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez ditzaten.
Añorben, 2023ko azaroaren 27an.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.
Iragarkiaren kodea: L2316821