2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AÑORBE
Aldaketa, Udal Planeko 8. poligonoko 290. lurzatian. Hasierako onespena
Añorbeko Udalak, 2023ko azaroaren 24an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Añorbeko Udal Planaren determinazio egituratzaileen aldaketa 8. poligonoko 290. lurzatian.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Añorben, 2023ko azaroaren 27an.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.
Iragarkiaren kodea: L2316801