8. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

2024ko lan egutegia

Alkatetzaren abenduaren 26ko 503/2022 Ebazpenaren bidez, ezarri da Andosillako udal bulegoak itxita egonen direla hurren zehazten diren honako egun hauetan:

–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emandako 250/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 23koa) Nafarroako Foru Komunitatearen esparru guztirako onetsitako ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak.

–Irailaren 9a, Cercako Andre Maria, herrian jai, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren 168/2023 Ebazpenean adierazi bezala (2023ko 265. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 26koa).

–Uztailaren 26a: Santiago apostoluaren egunaren biharamuna.

–Abuztuaren 16a: Ama Birjinaren Jasokundearen egunaren biharamuna.

–Irailaren 10a, 11, 12a eta 13a: herriko bestak.

–Abenduaren 2a: San Frantzisko Xabierkoaren egunaren bezpera.

–Abenduaren 24a: Gabon eguna.

–Abenduaren 31: Urtezahar eguna.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Era berean, jakinarazten da jendea hartzeko udal bulegoetako ordutegia honako hau dela: astelehenetik ostiralera, 9etatik 14etara.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Andosillan, 2023ko abenduaren 26an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2318422